Odietako 12 etxebizitza, eskuragarriago
Zumaia Lantzenek Odietako etxebizitzen prezioa jaitsi du, herritarrentzat eskuragarriago izateko.
Zumaiako Lantzenek Odietan salgai dituen 12 etxebizitzen prezioak jaitsi ditu herritarrek etxebizitza horiek eskuragarriago izan ditzaten. Prezioak %7 eta %10 bitartean jaitsi dituzte. Gaur egungo egoera ekonomikoari erreparatuta hartu du neurri hori Zumaia Lantzenek, entitatearen nahia etxe horiek saltzea baita.
Guztira, 12 etxebizitza daude merkatu librean salgai; neurri ezberdinetakoak. Txikienak 60 metro koadro inguru ditu, eta handienak 85 metro koadrotik gora. Prezioak, berriz, 211.000 (+ BEZ) eurotik 265.000 (+ BEZ) euro artekoak dira. Etxebizitza horiek eskuratzeko ez dago Zumaian erroldatuta egon beharrik.
Informazio gehiagorako
Etxebizitza horien inguruko informazio gehiago nahi duenak Zumaia Lantzenekin jarri behar du harremanetan. Horretarako, Zumaia Lantzenek Udalean duen bulegora joan daiteke. Bestela, zumaialantzen@zumaiakoudala.net idatzi edo 943 14 34 15 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.



