Ofizial-igeltsero lanpostuaren hautaketa prozesurako hautagaien zerrenda argitaratu da

2020/12/14

Oposizio aldiko lehen proba urtarrilean zehar izango da, eta data zehatza garaiz jakinaraziko du Udalak.

Lanaldi osoan lan egingo duen ofizial igeltseroa kontratatuko du Zumaiako Udalak. Lanbideren bidez egingo du kontratazioa, oposizio lehiaketa bidez. Oposizio lehiaketa bitartez plaza behin betiko izaeraz betetzen den arte egingo du lan Zumaiako Udalean.

2020ko azaroaren 18an LANBIDEn izen-emateak tramitatzeko epea amaiturik, eta Lanbidek bidalitako informazioa oinarri hartuta, prozesuan onartuak izateko baldintzak betetzen dituzten hautagaien zerrenda argitaratu du Udalak.

Bestalde, hautagaiei jakinarazten zaie, oposizio aldiko lehenbiziko proba urtarrilean zehar izango dela eta data zehatza garaiz informatuko dela.

Prozesurako onartuak izan diren zerrenda

 

>> Lanbiderez bidez aldi baterako ofizial igeltsero baten kontratazioa