OHARRA: 2018 urteko hirugarren hiruhilabeteko ur-kontagailuen irakurketak

2018/10/16

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ondorengo abisua helarazi du:

"2018 urteko hirugarren hiruhilabeteko ur-kontagailuen irakurketak 2018/10/15eko astean hasiko dira. Etxetik kanpo izanez gero irakurketa erraztea eskertuko genizueke, irakurleak etxean utzitako JAKINARAZPEN ZEDULA beteaz, zure kontagailuaren irakurketarik ez izateak, zure hurrengo ur erreziboan eragina izango lukeelako. Hau, Gipuzkoako Urak-eko edozein bulegotan, abonatuaren 902 302222 – 943318602 (24 orduz) telefonoan edota gure bulego birtualean, www.gipuzkoakour.eus –en, altan emanda bazaudete, eman dezakezue".