Ohiko osoko bilkura izango da ostegun arratsaldean
Ohi bezala, 18:00etan hasiko da bilkura, udaletxeko pleno aretoan. Udal kudeaketarekin lotutako ohiko gaiez gain, mozio eta udal adierazpen bana aztertuko dituzte.
Aurreko saioetako aktak onartzeaz gain, udal kudeaketarekin lotutako hainbat gai aztertuko dituzte. Horiekin batera, beste bi gai izango dira otsaileko osoko bilkuran: saharar herriaren determinazio askerako eskubideari buruzko mozioa, batetik; eta Martxoaren 8ari lotutako udak adierazpena, bestalde.



