Ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan
Ohi bezala, 18:00etan hasiko da bilkura, pleno aretoan.
Osteguneko osoko bilkuran ogasun arloko gaiak landuko dituzte gehienbat. Bestalde, turismo jasangarritasunerako plana gauzatzeko Debegesa eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmea sinatzeko beharrezko izapideak egitea aztertuko dute, baita iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala ere.