Ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan
Osoko bilkura 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Bi gai nagusi landuko dira otsaileko ohiko osoko bilkuran. Alde batetik, Zumaiako Udalari itsas-lehorreko jabari publikoko 845 metro koadro okupatzeko emakida emateko baldintzak eta preskripzioak onartzea, Santiagoko hondartzako zerbitzu-eraikina egokitzeko eta horri lotutako zerbitzu-instalazioak legeztatzeko obretarako. Bestetik, ordenantza fiskalen aldaketa bat egitea aztertuko dute.