Ohiko plenoa egingo da bihar udaletxean
19:00etan hasiko da udalbatzarra eta besteak beste, azken operario polizialaren inguruan Talde Mistoak eta EAk aurkeztutako proposamena edota Gizarte Zerbitzuen alorrean eskaintzen diren diru-laguntzen oinarriak eztabaidatuko dituzte.
1 .- Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada: (2010.09.30)
2.- Proposamena:
Azken operazio poliziaren inguruko proposamena Talde Mistoak eta EAk aurkezturikoa
3- Pertsolana.-
3.1.- Langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea, bidezko bada: Ludotekako hezitzaileen lanaldia %50etik %60ra pasatzea.
3.2.- Langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea, bidezko bada: turismo eta merkataritza teknikari- laguntzaile eta turismoko administrari-laguntzaile plazak egokitzea.
3.3.- Langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea, bidezko bada: gizarte zerbitzuetako administrari-laguntzaile plaza bat %100eko lanaldian sortzea.
3.4.- Langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea, bidezko bada: Brigadako ‘lan-talde arduraduna’ren lanpostua amortizatzea.
4.- Hirigintza.-
4.1.-Irizpena: etxebizitzetarako hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden aretoen erabilera hirugarren sektorekoa izatetik exebizitzetarakoa izatera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantzari aurkezturiko iradokizunak ebatzi eta behin betiko izaeraz onartzea, bidezko bada.
4.2.- Irizpena: Ur-hornidura eta saneamendu sareak egikaritzeko araudi teknikoa behin behineko izaeraz onartzea, bidezko bada.
4.3.- Irizpena: ‘Puntanueta II’ 1 alorraren xehekaturiko ordenazioaren aldaketari, 1a, 1b, 2a, 2b, 3b eta 4a partzelei dagokionari, behin betiko izaeraz onartzea, bidezko bada.
5.- Gizarte Zerbitzuak.-
5.1.- Irizpena: Zumaiako gizon eta emakumeen arteko I. Berdintasun Plana onartzea, bidezko bada.
5.2.- Irizpena: 2010. urterako garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak, gizarte- sentsibilizaziokoak eta ekintza humanitariokoak diruz laguntzeko oinarriei aurkeztutako erreklamazioa onartzea, bidezko bada.
5.3.- Irizpena: 2010. urterako gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko arau-oinarriak onartzea, bidezko bada.
6.- Eskari – galderak.-



