Ohiko plenoa egingo da gaur udaletxean

2010/07/29

Besteak beste, 2009ko Kontu Orokorra onartzea edota Udabiltzaren aldeko mozioa eztabaidatuko dira.

 

Gaur (uztailak 29, osteguna) ohiko plenoa egingo da udaletxean. 19:00etan hasiko da udalbatzarra eta ondorengo gaiak eztabaidatuko dituzte:

1 .-  Aurreko bileretako akten onarpena, bidezko bada: (2010.01.28 eta 2010.06.08)

2.-  Aitor Leiza Alberdi jauna Aralarreko zinegotziaren kargu hartzea.-

3.-   Proposamena.

3.1.- 'Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari'; EAk eta Talde Mistoak aurkeztutako proposamena, zumaian, 350 sinadurak bermatutakoa.

3.2.-  EAJ-PNVko udal-taldeak aurkeztutako proposamena "Heldu zerbitzua bertan behera uztea”

4.-  Ogasuna.-

4.1.-  2009 kontu orokorra onartzea bidezko bada.

4.2.- Ordenantza fiskalen aldaketa: herri garraio zerbitzu berria ezartzea bidezko bada.

4.3.- Gipuzkoako Foru Aldundiarekin zerga informazioa lagatzeari buruzko hitzarmena onartzea, bidezko bada.

5.-  Hirigintza.- irizpena:

5.1.-   07 HA Ardantzabiden arauetako 34.3 artikulua aplikatzeko hitzarmena onartzea, bidezko bada.

5.2.- Zumaiako n-634 zaharreko zeharbidearen jabetza zumaiako udalari eskualdatzeko hitzarmena onartzea bidezko bada.

5.3.-  Etxebizitzetarako hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden aretoen erabilera hirugarren sektorekoa izatetik etxebizitzetarakoa izatera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantza onartzea, bidezko bada.

Proposamena:

5.4.-   01 HA 'Alde Zaharra'-ko 01.4. eu 'Ardantzabide' xehetasun-azterketari behin betiko onarpena ematea bidezko bada

5.5.-  AU 07-ardantzabide xehetasun-azterketaren aldaketaren behin betiko onarpena ematea bidezko bada.

6.-  Gizarte Zerbitzuak.-

6.1.-  2010. urterako garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak, gizarte sentsibilizaziokoak eta ekintza humanitariokoak diruz laguntzeko proposamena onartzea, bidezko bada.

7.-  Eskari – galderak.

Nik neuk idazkariak fede ematen dut, alkateak agindu eta sinatu duela, zumaian 2010eko uztailaren 27an,