Ohiko plenoa izango da ostegunean udaletxean

2010/04/28

18:00etan hasiko da udalbatzarra eta besteen artean, Zumaiako Udalaren etxebizitzak Etxebideko eskatzaileen erregistroa erabiliz esleitzeko lankidetza hitzarmena eztabaidatuko dute.

 

Bihar (apirilak 29, osteguna) ohiko plenoa izango da udaletxean. 18:00etan hasiko da udalbatzarra eta ondorengoa izango da jarraituko duten gai-ordena:


1- Aurreko bilerako aktaren onarpena bidezko bada, ( 2010-03-12).

2-  Hirigintza:

   2.1-  Bizileku-erabilerarako eraikinetan dauden etxebizitzen irisgarritasuna susta¬tzeko udal ordenan¬tzaren hasierako onarpena, bidezko bada.

   2.2- Zumaiako udalaren etxebizitza sustapenak Etxebideko etxebizitza eskatzaileen erregistroa erabiliz esleitzeko,  lankidetza hitzarmena onartzea, bidezko bada eta alkateari sinadurarako gaitasuna eman.

3-  Mozioak:

   3.1- "Jon Anzaren desagerpena dela eta" Talde Mistoak aurkeztutako mozioa

   3.2- "Jon Anzaren desagerpena dela eta" EAJ-PNV taldeak aurkeztutako mozioa

   3.3- "Zumaian trenaren hobekuntza dela eta" Aralar-Alternatiba taldeak aurkeztutako mozioa

4-  Eskari – Galderak.