Ohiko plenoa egingo da ostegunean udaletxean

2010/09/29

19:00etan hasiko da eta sei puntuko gai ordena eztabaidatuko da, horien artean zenbait kreditu aldaketa.

 

Bihar (irailak 30, osteguna) ohiko plenoa egingo da Zumaiako udaletxean. Ondorengoa izango da jarraituko duten gai-ordena:

 

1.-  Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada: (2010.07.29)

2.-  Proposamena:

Azken operazio poliziala dela eta; talde mistoak eta eak aurkezturiko proposamena

3.-  Gizarte zerbitzuak.-

3.1.- Irizpena:

Zumaiako gizon eta emakumeen arteko i. berdintasun plana onartzea, bidezko bada.

4.-  Hirigintza.-

4.1.-Irizpena:

Zumaiako  n-634 zaharreko zeharbidearen jabetza Zumaiako Udalari eskualdatzeko hitzarmen berria onartzea, bidezko bada

5.- Pertsolana.-

5.1.- Langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea, bidezko bada.

6.-  Ogasuna.-

6.1.-  Zumaiako udaletxeko 8. kreditu aldaketaren onartzea bidezko bada.

6.2.-  Kreditu aldaketaren proposamena onartzea bidezko bada:
 - etxez etxeko laguntza

6.3.- Kreditu aldaketaren proposamena onartzea bidezko bada:
- Alondegiko exekuzioa

6.4.-Kreditu aldaketaren proposamena onartzea bidezko bada:
- san joseko plan berezia

6.5.- Kreditu aldaketaren proposamena onartzea bidezko bada:
- ekipamendu informatikoa

7.-  Eskari – galderak.-