Oikiako festak larunbatean hasiko dira
Astebetean festa izango da nagusi Oikian.
Larunbatean, hilak 21, hasiko dira Oikiako San Bartolome Jaiak, eta astebetez festa izango da nagusi. Larunbatean, mutil gazteak oilasko biltzen ibiliko dira egun osoan. Koadrilen bazkaria ere egingo da egun horretan bertan, 14:30etatik aurrera frontoian. Arratsaldean, sagardo dastaketaz gozatzeko aukera ere izango dute. Lehen festa egun hori bukatzeko, Kupela taldeak kontzertua emango du.
Hurrengo zazpi egunetan ere izango da festa Oikian. Hala, hilaren 28an, larunbata, San Agustin egunarekin batera, oikiarrek Zarauzko bandera irabazi zutela 80 urte betetzen direla ospatuko dute. Hala, Oikian 1930 urteko egun hura gogoratuko dute, denboran atzera eginez.
Egitarau osoa:
Abuztuak 21, larunbata
Egun osoan, oilasko biltzen ibiliko dira bertako mutil gazteak.
14:30ean paella jana kuadrilaka frontoian
18:00etatik aurrera sagardo festa
23:00etatik aurrera Kupela taldearekin erromeria
Abuztuak 22, igandea
11:00etan meza nagusia
Ondoren, adineko herritarrei omenaldia eta txakolin dastaketa
Arratsaldeko 18:00etan, Herri Kirol Jailadia. Harri jasotzen Hodei Iruretagoiena,Izeta IV,eta Urdax Muunazelaia (12 urte) eta Aizkoran Josu Aizpuru (Errekalde) eta Aratz Mugertza.
Ondoren, Idi demak, Aizarnazabalgo “Etxabe” eta “Izeta”-ren idi pareekin.
Gaueko 22:30etatik aurrera Trikihots taldea
Abuztuak 23, astelehena
11:00etatik aurrera umeentzat eskulan tailerrak
12:00etan, Gaztetxoen Eskuzko Pilota txapelketako finala
17:00etan IV. Karrikotxe jeitsiera
18:00etan GorritIiren animaliak
Ondoren, bertako gaztetxoen II.Bertso Mosteoa
22:30etik aurrera Urarte taldearekin dantzaldia
Abuztuak 24, asteartea. San Bartolome eguna
11:00etan meza nagusia
13:00etan pilota partida:
Larrañaga-Etxeberria, Otamendi-Uzkudunen aurka
18:00etan asto probak: Artabila, Soutz, Benturene eta Xarparen astoekin.
Ondoren, Bertso poteoa Jon Maia eta Aitzol Barandiaran bertsolariekin
22:30etik aurrera Izer,Alabier eta lutxurdiorekinin erromeria. Atsedenaldian, “Rock & Sax” taldearen kontzertua
Abuztuak 25, asteazkena
Goizean puzgarriak edo/eta bizikleta martxa nahi duen guztiarentzat
18:00etan Herri kirol jaialdia. Mujika eta Otaegi aizkolariak herriko gazteen laguntzarekin
21:00etan Herri Afaria sagardotegi erara eta dantzaldia Ostolaza eta Narbaizarekin
Abuztuak 28, larunbata. San Agustin eguna
1930. urtea. Oikiarrek Zarauzko bandera irabazi zutela 80 urte. Egun osoan, plaza ingurua 1930. urtea balitz bezala girotuko da, eta herritarrak ere garai hartako arropekin jantziko dira.
11:00etan meza nagusia
14:30ean Ziriko jana
18:30ean arraunlariak Kondera iritsiko dira arraunean eta plazaraino kalejiran joango dira Zumaiako bandarekin. Plazan ongi etorria egingo zaie.
22:30etatik aurrera Laja taldearekin erromeria
Ondoren, goizaldera arte, DJ Kirki



