Oikiako jaietara joateko autobus zerbitzua jarriko du Udalak
Larunbatean eskainiko dute zerbitzua eta 17:00etan aterako da Txomin Agirre kaiko geltokitik.
Larunbatean ekingo diote oikiarrek San Bartolome jaiei eta Zumaiako Udalak autobus zerbitzua jarriko du Oikiako jaietara joateko. Larunbatean, hilak 22, eskainiko da zerbitzua eta 17:00etan aterako da Txomin Agirre kaiko geltokitik. Berriro Zumaiara bueltatzeko ordua, berriz, gaueko 4:00retan izango dute animatzen direnek.
Ekitaldiz betetako egitaraua
Larunbatean hasi eta hurrengo ostiralera arte luzatuko da festa Oikian eta ekitaldi ugari izango da: bazkari herrikoiak, sagardo festa, herri kirolak, musika emanaldiak, asto probak… Egitarau osoa ikusi nahi baduzu klikatu hemen.



