Oikian ere hasi dira LTDko ekipoen emisioak

2010/05/26

Oikiako igorgailua piztuta dago jada eta bertako bizilagunek dagoeneko eskura dituzte LTDaren seinaleak.

 

Itelazpi Telekomunikazioen Zerbitzu Publikoak eta Zumaiako Udalak jakinarazi dutenez, Oikiako igorgailuan kokatutako LTDko ekipoak piztuta dira jada. Hala, Oikiako bizilagunek dagoeneko eskura dituzte LTDaren seinaleak eta jabeen erkidegoak beren telekomunikazioen instalatzaileekin jar daitezke harremanetan beren antenetan beharrezko diren egokitzapenak egiteko. Hainbat eragozpen izan ditu Oikiako instalazioak baina dagoeneko konpondu dituzte arazoak.

Oikiaren kasuan, probak egin ostean seinale digitala behar bezala iristen ez zaien bizilagunei Udalean abisua emateko eskatu zaie. Artadin oraintxe ari dira antena berriaren instalazioekin eta aurki informatuko da bertako egokitzapenaz.