Oikiako San Bartolome festetara joateko autobus zerbitzu bereziak izango dira
Bihar, abuztuak 22, hasiko dira Oikiako San Bartolome festak. Festak direla-eta autobus zerbitzu bereziak izango dira bihar, ostirala, eta etzi, larunbata. Bihar, 22:00etan izango da Zumaiatik (Kabi aurretik) Oikiarako autobus zerbitzu berezia. Bueltako autobusak, berriz, 04:00etan irtengo du Oikiatik. Larunbatean, 18:00etan eta 22:00etan izango dira Zumaiatik Oikiarako autobusak (Kabi aurrean). Oikiatik Zumaiarakoak 21:30ean eta 04:00etan.



