Oinezkoen mesederako Santelmo kaleko pibotak kendu egin ditu Udalak
Zumaiako Udalak Santelmo kaleko espaloien ertzetan zeuden pibotak kendu egin ditu. Espaloien dimentsioak kontuan hartuta, oinezkoei zailtasunak eragiten zizkieten pibota horiek eta horregatik erabaki da kentzea.
Herritarren parte-hartzeko zenbait foroetan ere pibota horiek kentzeko eskaria jasota zuen Udalak, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan kasu.
Oinezkoei pibotak kentzeak abantailak ekarriko badizkie ere, beharrezkoa da orain autogidariek oinezkoentzako pasabide horiek errespetatzea. Hortaz, Udalak oinezkoekiko errespetuz jokatzeko eskatu die gidariei.



