Oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Udalak Moilaberriko zubian

2019/06/06

Bizikletan doazen pertsonek zubia bizikletatik jaitsita oinez zeharkatu beharko dute.

Zumaiako Udalak seinale berri bat jarri du Moilaberriko zubian. Horren bitartez, aurrerantzean bizikletan doazen pertsonek zubia bizikletatik jaitsita oinez gurutzatzea eskatzen du Udalak, izan ere, duela gutxi aipatu zubian bizikleta batek adineko emakume bat lurrera bota baitzuen. Horrenbestez, oinezko guztien segurtasuna eta oinezkoen zein bizikleten arteko bizikidetza bermatzeko eta, bereziki,  horrelako ezbeharrak berriro ez gertatzeko, neurri hori errespetatzeko deia egiten die Udalak zumaiarrei.