Okian dena prest sanbartolomeetarako
Bihar (asteartea) hasiko dira festak, Andoni Egaña eta Jon Maiarekin egingo den bertso afariarekin. Igandera bitartean, gisa guztietako ekitaldiak izango dira, tartean 'Abuztuko periya, sevillar erara'.
Badatoz sanbartolomiak. Oikian dena prest dute sei eguneko jai eta festarako. Bihartik (asteartea) igandera arte, jaiak ez du etenik izango, eta ekitaldi berezi ugari izango dira. Besteak beste, Sevillako feria.
Hona festetako egitarau osoa:
ABUZTUAK 23. ASTEARTEA
21:00etan Bertso afaria Muniosoron, Andoni Egaña eta Jon Maia bertsolariekin.
ABUZTUAK 24. ASTEAZKENA SAN BARTOLOME EGUNA
11:00etan MEZA NAGUSIA.
Ondoren bertso poteoa.
Arratsaldeko 18:00etan ASTO PROBAK: Artabila, Soutz, Benturene eta Jesuskoako astoekin.
Gaueko 22:30etik aurrera IZER, ALABIER ETA LUTXURDIOrekin erromeria.
ABUZTUAK 25. OSTEGUNA
11:00etatik aurrera umeentzat eskulan tailerrak eta umeen arteko herri kirol jaialdia frontoian.
Arratsaldeko 16:30ean V. Karrikotxe jeitsiera.
18:00etan POXPOLO eta KONPAINIA pailazoen "SEGI JOTZEN!!!" ikuskizuna.
Gaueko 22:30etik aurrera dantzaldia OBANEUKE taldearen eskutik.
ABUZTUAK 26. OSTIRALA
ABUZTUKO PERIYA, SEVILLAR ERARA
Goizean zehar, herria apainduko da.
Eguerditik aurrera, “Argien piztuera ofiziala” jaialdiari hasiera emateko.
Bazkalondoan BINGO HERRIKOIA.
18:00etan KAPEA, GORRITIREN ZEZEN eta POTTOKekin.
Afal aurretik, triki poteoa Ostolaza eta Narbaiza-rekin.
21:00etan Herri Afaria Sagardotegi erara eta erromeria Ostolaza eta Narbaiza-rekin.
Ondoren, plazan, DJ BURUNDArekin dantzaldia goizalderarte.
ABUZTUAK 27. LARUNBATA
11:00etatik 14:00etara frontoian puzgarriak.
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, sagardo dastaketa, talogileak,…
Gaueko 23:00etatik aurrera KUPELA taldearekin erromeria.
ABUZTUAK 28. IGANDEA SAN AGUSTIN EGUNA
11:00etan MEZA NAGUSIA.
Ondoren, HERRIKO EDADETUEI OMENALDIA.
14:30ean ZIKIRO JANA frontoian.
Arratsaldeko 18:00etan Herri kirol jaialdia. Goenatxo III harri jasotzen eta Mujika, Mugertza, Biurri eta Zaldua aizkoran.
Ondoren, IDI DEMAK, Roman Zulaika eta Txomin Astigarragaren idi pareekin.
Gaueko 22:30etatik aurrera LAJA TALDEA-rekin erromeria.



