Olarro egun paregabea izan zen larunbatean
Larunbatean, irailak 15, Olarro Eguna ospatu zen Zumaian. Eguraldia lagun, eguerditik jende ugari bildu zen Erribera kalean, eta inguruan. Eguerdian jokatu zen Lehiaketa Gastronomikokoan, Astindu dantza taldeko Janire Bracamonte eta Jone Azkue izan ziren irabazleak.



