Olarro Eguna iristear

2011/09/13

Larunbatean, hilak 17, ospatuko da aurtengo Olarro Eguna. Ekimenez betetako egitaraua izango da oraingoan ere.

 

Larunbatean, hilaren 17an, urteroko legez Olarro Eguna ospatuko da Zumaian. Aurtengorako ere ekitaldi eta ekimen ugari antolatu ditu Zumaiako Udalak. Besteak beste, batel estropada eta lehiaketa gastronomikoa izango dira. Olagarro zopa goizean, eta olagarro brotxetak arratsaldean dastatzeko aukera paregabea ere ez da faltako.

Horretaz guztiaz gain, Herri bazkaria ere egingo da. Bazkarirako txartelak, dagoeneko, Turismo bulegoan salgai daude.  Haurrentzako txartelak 5 eurotan daude, eta helduenak 6tan. Kamisetak eta poloak ere salgai dira turismo bulegoan bertan. Hurrenez hurren, 8 eta 10 euro balio dute.

 

Olarro Eguneko egitarau osoa hemen:

 

09:00etan DIANA txistulariekin.

Goiz partean VII. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era.

10:00etan koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO V. BANDERA,Gaztetxoenekin hasita. Itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga.  

Ordu berean,  “BATEL EROAK” batel elkartearen erakustaldia Gernika parkean.

10:00etatik 12:30era ZUMAIA nautika elkarteak antolatuta, IRRATI-KONTROL BIDEZKO ONTZIEKIN SAIOAK Moilaberriko zubiaren eta Zubitxikiaren artean.

10:00etatik 13:30etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: LEHIAKETA GASTRONOMIKOA, herriko elkarte eta koadrilen artean.

10:30etik 14:30era Eusebio Gurrutxaga plazan, Elikagaien azoka, jaki eta edari dastaketarekin.

10:00etatik 13:30etara. Algorri Interpretazio Zentroan, Ingurumen-heziketa tailerra 6-12 urte bitarteko gaztetxoentzat.

11:00etatik 13:30era Gernika parkean HAUR ETA GAZTETXOENTZAT ANTZINAKO JOLASAK (zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea...), Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.

11:00etatik 14:00etara atea zabalik KOFRADIAN, arrainen benta aretoa ikusteko.

11:15ean hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.

11.30etan IRAUNKORRAK txarangaren kalejira

12:00ean BEHEKO PLAZA ABESBATZAREN SAIOAK herrian zehar.

13:30etan LEHIAKETA GASTRONOMIKOKO epaia eta sari-banaketa.

Goiz partean, Olagarro-zopa txosnetan. Estropada eremuan kokatuko den txosnan brotxetak banatuko dira.

14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan.

17:00etan Itsas kiroldegi paretik Txomin Agirre kairaino koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO V. BANDERA. Irabazleek helmugan bertan jasoko dute bandera. Emakumeen partaidetza bereziki saritua izango da.

Ordu berean KUKAINA ETA URETAKO JOKOAK arranpla parean, Itxas-Gain elkarteak antolatuta

17:00etatik 20:00etara atea zabalik KOFRADIAN, arrainen benta aretoa ikusteko.

17:30etik 20:00era ZUMAIA nautika elkarteak antolatuta, IRRATI-KONTROL BIDEZKO ONTZIEKIN SAIOAK Moilaberriko zubiaren eta Zubitxikiaren artean.

18:30etatik aurrera txosnetan olagarro-brotxetak eta sagardoa.

Ordu berean IRAUNKORRAK txarangaren kalejira.

21:30etatik 00:30era DISKO FESTA gaztetxoentzat, Amaiako plazan. 

22:00etatik 01.30era Rock kontzertua: RAPA NUI eta NON LIMIT taldeak, Eusebio Gurrutxaga plazan.

 22:30etatik 01:30era erromeria BASAJAUN taldearekin, Kofradian.