Olarro Egunean lan egin nahi duten elkarteentzat ireki da izen emate epea
Urtero bezala, Olarro Egunean herriko irabazi asmorik gabeko elkarteek lan egiteko aukera izango dute. Horretarako, datorren asteartera arte(hilaren 21eko 14:00ak arte) izango dute izena emateko epea.
Olarro eguna: Irailak 15, larunbata
Nortzuk aurkez daitezke?
Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarte independienteak. Independienteak direla egiaztatzeko, elkarte desberdinek sorrera akta eta barne funtzionamendua erregulatzen duen araudia edo estatutuak izan beharko dituzte, gobernu eta ordezkaritza propioarekin. Ofizialki erregistratuta dauden elkarteak (Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan) hobetsiko dira.
Elkarteentzat lanak
Herri bazkaria (talde bat) eta txosnak (5 talde).
Izen emate epea
Abuztuak 21, 14:00ak baino lehen.
Lanen zozketa
Izena ematen duten taldeen artean banatuko dira lanak. Lehentasuna izango dute aurreko urtean kanpoan geratu ziren taldeak. Gainontzekoen artean zozketa egingo da eta 6 talde geratuko dira barruan. Hauen artean lanak banatuko dira (herri bazkaria zerbitzea eta txosnen tokia) eta zozketa bidez egingo da hau ere abuztuak 21ean, 19:00etan Alondegian.
Informazio gehiago : Turismo Bulegoan: 943143396 – turismo@zumaia.net



