Olarro egunean lan egiteko deialdia ireki da

2010/08/17

Abuztuaren 16tik 26ra bitartean turismo bulegoan eman beharko du izena lan egin nahi duen taldeak.

 

Datorren Irailaren 18an ospatuko den Olarro Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dira. Egun horretan gastronomiak garrantzi handia du eta olagarroa eta itsasoko produktuak dastagai izaten dira txosnetan nahiz elikagaien azokatxoan. Guzti honek lan handia eskatzen du eta Zumaiako  elkarteei laguntza eskatu nahi diegu aurtengoan ere.

Txosnetarako lana: lau taldentzat lana, txosna bakoitzean talde bat
Taldeak zozketaren bitartez aukeratuak izango dira eta postuetan lortutako etekina ere haientzat izango da. Zozketan lehentasuna izango dute aurreko urtean parte hartu gabe geratu zirenak.
Aurten 4 txosna ipintzea erabaki da ondorengo lekuetan:
1. Taxi Geltokiaren parean
2. Ekin elektrizitatearen aurrean
3. Alondegia pareko plazatxoan
4. Amaiako plazan

Betebeharreko lanak: bezperan talde bakoitzetik 12 lagun olagarroa moztu eta brotxetak egiteko hurrengo egunean prest izan dezagun. Olagarro zopa prestatu beharko dute goizean banatzeko eta arratsaldean txosnetan brotxetak banatuko dituzte. Taldeak azpiegitura montatu beharko du eta furgoneta bat ezarri beharko du. Goizeko 9 etan hasi eta 23.00ak aldera arteko lana izango da, Olarro egun bertakoa. 
Txosna guztietan ordutegia eta prezioak berdinak izango dira. Prezio herrikoiak eskaintzen dira. 

Bazkari herrikoia zerbitzatzea: talde batentzat lana
Lan honetako ezaugarri nagusiena da 550 lagunei herri bazkaria zerbitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea.
Montatze-desmontatze lanen koordinazioa Udaletxearen eta herri bazkariko  eta txosnetako kudeatzaileen artean egingo da.

Izen emate epea: abuztuaren 16tik 26ra arte, turismo bulegoan.
Argibide zehatzagoak emango dira abuztuaren 27an arratsaldeko 18.30etan turismo bulegoan taldeekin egingo den bileran. Bilera horretan lan bakoitzaren betebeharrak zehatz mehatz zein diren azalduko dira eta horiek onartzen dituen taldeen artean zozketa egingo da bileran bertan. Zozketaren ondoren talde bakoitzak zein tokitan lan egitea tokatu zaion jakin ahal izango du. Laneko baldintzak betetzen ez dituen taldea datorren urtean zozketatik kanpo geratuko da.

Nortzuk aurkez daitezke?
Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarte independienteak. Independienteak direla egiaztatzeko, elkarte desberdinek sorrera akta eta barne funtzionamendua erregulatzen duen araudia edo estatutuak izan beharko dituzte, gobernu eta ordezkaritza propioarekin. Ofizialki erregistratuta dauden elkarteak (Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan) hobetsiko dira.