Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia

2026/08/03

Irailaren 19an izango da 2026ko Olarro Eguna, eta txosnetan zein herri bazkarian lan egiteko herriko elkarteen laguntza beharko du Udalak beste urte batez. Izen-emate epea abuztuaren 19ra arte egongo da zabalik.

Datorren irailaren 19an Olarro Eguna izango da Zumaian. Ohikoa denez, gastronomiak garrantzi handia izango du, eta olagarroa dastagai izango da txosnetan, baita herri bazkarian ere. Guzti honek lan handia eskatzen du, eta Udalak herriko elkarteei laguntza eskatzen die beste urte batez.

Parte hartzeko elkarteek hainbat baldintza bete beharko dituzte:

  • Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteek hartu dezakete parte deialdian.
  • Elkarte horiek Udalak herriko taldeen artean dirulaguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).
  • Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta batik bat edariak banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.

Honakoak dira egin beharreko lanak:

  • Txosnetako lana: txosna bakoitzeko talde bat. Ostiralean talde bakoitzetik 20 lagun (16 urtetik gorakoak) gutxienez, olagarroa moztu eta brotxetak egiteko bildu beharko dira. Larunbatean, berriz, 09:00etatik 23:00etara luzatuko da egin beharreko lana, eta txosna bakoitzean 15-20 lagun aritu beharko dira.
  • Herri bazkaria zerbitzatzea: talde batentzat lana. Lan honetako ezaugarri nagusiena da 400 lagunei herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak (25 bat lagun). Montatze-desmontatze lanen koordinazioa Udaletxearen eta herri bazkariko eta txosnetako kudeatzaileen artean egingo da.

Izen-ematea eta antolaketa bilera:

  • Interesa duten elkarteek turismo bulegoan eman beharko da izena abuztuaren 19a (asteazkena) baino lehen. Horretarako, 943 14 33 96 telefono zenbakira deitu edo turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi beharko dute elkarteek.

Beranduago, talde guztiekin bilera egingo da, eta orduan egingo da lan banaketaren zozketa. Eginbeharren inguruko xehetasun guztiak ere orduan azalduko dituzte. Zumaiako Udalak garaiz jakinaraziko du bilera eguna noiz izango den.