Olarro Eguneko argazkiak webgune honetan ikusgai
Jende ugarik parte hartu du aurtengo Olarro Egunean ere.
Eguraldia lagun, giro ederra izan zen larunbatean Zumaian ospatu zen Olarro Egunean. Jende ugarik parte hartu zuen ekitaldietan eta baita antolakuntzan ere. Koadrilen arteko batel estropadan 48 taldek parte hartu dute aurten eta guztien artean, Anderren ekipua izan da aurten hoberena. Bigarrenak izan dira Nahi ta ezin taldea eta hirugarren sailkatu dira Lapatxo taldekoak.
Webgune honetan ikusgai jarri ditugu Olarro Eguneko zenbait argazki. Bilduma ikusteko sakatu hemen.



