Olarro Eguneko batel estropadan parte hartzeko izen emate epea astelehenean irekiko da

2012/08/24

Irailaren 15ean izango den Olarru Egunean egingo den batel estropadan parte hartu nahi dutenek astelehenetik irailaren 12ra arteko epea izango dute izena emateko.

Parte hartzeko baldintzak:

1.       Estropadak goizez eta arratsaldez izango dira. 11:30ean hasiko dira gaztetxoen txandekin (13 eta aurten 16 urte betetzen dituztenak). Behin gaztetxoen estropadak amaitzen direnean, helduenak hasiko dira. Goizean denbora onena egiten duten gaztetxoek arratsaldean helduen aurka aritzeko aukera izango dute. Arratsaldeko estropadak 17:00etan hasiko dira.

2.       Estropada eremua Itsas kiroldegitik irten eta Txomin Agirre kairaino joan-etorria izango da.

3.       Parte-hartzaileen adina:

§         Helduak 16 urtetik gora.

§         Gaztetxoak: 13-16 urte bitartekoak (aurten betetzen dituztenak)

4.       Talde bakoitza 4 pertsonak osatuko dute (batelean sartzen direnak), mutilak nahiz neskak.

5.       Bandera irabazteko ezinbestekoa izango da 4tik 2 zumaiarrak izatea.

6.       Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du eta bere telefono zenbakia eman beharko du, harremanetarako.

7.       Antolakuntzak ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek beren buruari edo beste hirugarren bati egin diezaieketen kalte edota lesioen erantzukizunik.

8.       Ohiko banderaz gain, emakumeen partaidetza saritzeko beste bandera bat izango da.  Parte-hartzaileen artean afari bat zozketatuko da.

9.       Izen-ematea turismo bulegoan egingo da abuztuaren 27tik irailaren12a bitartean, eta nahitaezkoa izango da izen-emateko orria betetzea.

10.    Lasuna batela entrenamenduetarako behar dutenek turismo bulegoan egin behar dute eskaera.

11.   Batel estropada egunean nahi duenak Itsas kiroldegiko aldagelak erabili ditzake.

12.  Zozketa egiteko bilera irailaren 13an izango da: 19:00etan gaztetxoekin eta 19:30etan helduekin. Ezinbestekoa da talde bakoitzetik arduradun bat joatea. Dortsalak bertan banatuko dira.