Olarro Eguneko lehiaketa gastronomikoan izena emateko azken egunak

2013/09/03

Olarrua prestatzeko sekretu baten jabe zarela? Sukaldari fina zarela, edo horretarako merituak egiten ari zarela? Hartu parte Olarro Eguneko lehiaketa gastronomikoan. Aurten, Zumaiako Udala ahalegin berezia egiten ari da herriko soziedadeetan ezkutuan sukaldean aritzen direnak animatzeko. Izena ez baduzu eman, oraindik garaiz zaude, izen emateren azken egunetan sartu gara, baina oraindik era astelehenera arte eman dezakezu izena Turismo Bulegoan. Hortik irailaren 21a bitartean hobetuko duzu sekretuan duzun errezeta hori.

Lehaiketaren oinarriak ikusteko klikatu hemen.