Olarro Eguneko txosnak kudeatzeko aukera dute herriko elkarteek

2009/08/11

Irailaren 19an ospatuko da egun hau eta ardura hau hartzen dutenek brotxetak plantxan prestatuko dituzte. Abuztuaren 17an itxiko da izena emateko epea

 

Irailaren 19an ospatuko da aurtengo Olarro Eguna, eta urtero bezala brotxetak plantxan prestatuko dira txosnetan. Honen ardura herriko hainbat elkartek hartu ohi dute, eta honetarako datorren abuztuaren 17a baino lehen eman beharko da izena.

Ordutik aurrera, izena emandako talde guztien artean zozketa bat egingo da eta bakoitzari zein txosna dagokion jakinaraziko zaio. Aurtengoan ere bost txosna izango dira: Amaia plazan, Alondegiko plazatxoan, Erribera kalean, Taxi geltokian eta Gernika parkean (azken hau goizez zein arratsaldez zabalduko da lehen aldiz). Iaz honetan parte hartu ez zuten taldeek lehentasuna izango dute zozketan.

Oinarrien arabera, taldeek honako profila bete beharko dute: "Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarte independienteak. Independienteak direla egiaztatzeko, elkarte desberdinek sorrera akta eta barne funtzionamendua erregulatzen duen araudia edo estatutuak izan beharko dituzte, gobernu eta ordezkaritza propioarekin. Ofizialki erregistratuta dauden elkarteak (Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan) hobetsiko dira".

 

Egitaraua ez da hor amaitzen

Iaz bezala, lehiaketa gastronomikoa eta batel estropada izango dira Olarro Egunean zehar eta hauetarako ere izena eman beharra dago. Lehiaketa gastronomikoan parte hartu nahi dutenek izena irailaren 11a baino lehen eman beharko dute, eta batel estropadarako izena emateko epea irailaren 1ean hasi eta egun berean amaituko da.