Olarro Eguneko VIII. Banderan izen emateko oinarriak

2014/08/29

Olarro Eguneko batel estropadetan parte hartzeko oinarriak eta izen emate orria

Parte hartzeko baldintzak:

1.    Estropadak goizez bakarrik izango dira. 11:00 etan hasiko dira gaztetxoen txandekin. Behin gaztetxoen estropadak amaitzen direnean, 11.15ean helduenak hasiko dira. Arratsaldean ez da estropadarik izango.

2.    Estropada eremua Itsas kiroldegitik irten eta Txomin Agirre kairaino joan-etorria izango da.

3.    Parte-hartzaileen adina:

-Helduak: 16 urtetik gora.

- Gaztetxoak: 13-15 urte bitartekoak (aurten betetzen dituztenak).

4.    Talde bakoitza 4 pertsonak osatuko dute (batelean sartzen direnak), mutilak nahiz neskak.

5.    Bandera irabazteko ezinbestekoa izango da 4tik 2 zumaiarrak izatea.

6.    Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du eta bere telefono zenbakia eman beharko du, harremanetarako.

7.    Antolakuntzak ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek beren buruari edo beste hirugarren bati egin diezaieketen kalte edota lesioen erantzukizunik.

8.    Bi irabazle egongo dira, helduak eta emakumeak.  Parte-hartzaileen artean afari bat zozketatuko da. Sari banaketa kofradian izango da arratsaldez.

9.    Izen-ematea turismo bulegoan egingo da irailaren 1etik irailaren 17a bitartean, eta nahitaezkoa izango da izen-emateko orria betetzea.

10.   Lasuna batela entrenamenduetarako behar dutenek turismo bulegoan egin behar dute eskaera. Entrenamenduan, txalupa eta arraunen ardura egokia ez duen taldeak, ezingo du estropadan parte hartu.

11.  Batel estropada egunean nahi duenak Itsas kiroldegiko aldagelak erabili ditzake.

12. Zozketa egiteko bilera irailaren 18an izango da: 19:00etan gaztetxoekin eta 19:30etan helduekin. Ezinbestekoa da talde bakoitzetik arduradun bat joatea.

Izen emate orria hemen