Olarro Egunerako proposamenak egiteko bilera
Olarro Eguna irailaren 15ean izango da, baina Zumaiako Udalak egun horretarako herritarrek dituzten proposamenak jaso nahi d¡tu. Horretarako, abuztuaren 14rako (asteartea) bilera deialdi bat luzatzen die talde, elkarte eta norbanakoei. Bilera, datorren asteartean 19:00etan Alondegian izango da. Bilerara atzaltzerik ez, edo aurrez beraien proposamenen berri eman nahi dutenek Alondegira (943861056 / kultura@zumaiakoudala.net) edo Turismo bulegora (943.143396 / turismo@zumaia.net) zuzendu behar dute.



