Olarro Eguneko lehiaketa gastronomikoan parte hartzeko izen ematea zabaldu da
Datorren irailaren 15an ospatuko den Olarro Eguneko lehiaketa gastronomikoan parte hartu nahi duten bikoteek dagoeneko izena emateko aukera dute. Sukaldari profesionalak ez diren guztiek parte hartu ahal izango dute eta izena Turismo Bulegoan irailaren 9a baino lehen eman behar dute. Olagarroa prestatzeko era desberdinak ezagutarazi, ahal den errezeta kopururik zabalena jaso eta, era berean, berrikuntza gastronomikoak bultzatzea da lehiaketaren helburua. Lehiaketa gastronomikoaren oinarriak ikusteko irakurri gehiago.
OINARRIAK:
1.- Izen ematea
· Lehiaketa irekia izango da eta beraz, nahi duenak parte har dezake, bere izenean edo elkarteren bat ordezkatuz.
· Partaideak bikoteka aurkeztuko dira.
· Bikote kopurua 20ra mugatuta dago eta lehentasuna izena emateko ordenaren arabera izango da.
· Izena emateko Turismo Bulegora zuzendu behar da, Irailaren 9a baino lehen, eta doan izango da.
· Izena ematearekin batera, partaideek errezeta idatziz entregatu beharko dute lehiaketa egunean jendaurrean ikusgai egon dadin.
· Izena emandakoan, partaide bakoitzari lehiaketa gastronomikoaren oinarrien kopia bat emango zaio.
2.- Prestatu beharreko platera
· Olagarroan oinarrituriko plater bat prestatu beharko da, bakoitzak nahi duen erara: ohizko eran (olagarroa patatekin) edo era berritzailean.
· Errazio kopuruari dagokionez, partaide bakoitzak gutxienez sei (6) errazio prestatuko ditu.
3.- Azpiegitura
· Karpak, suak eta mahaiak Antolaketa Batzordeak jarriko ditu.
· Lehiaketa egunean partaideek ordu erdi bat lehenago egon beharko dute Beheko Plazan.
4.- Osagaiak eta sukaldeko tresneria
· Lehiaketari hasiera eman baino lehen, partaideei olagarro gordin bana emango zaie (2 kg ingurukoa).
· Gainontzeko osagaiak partaideek eramango dituzte.
· Lehiaketaz kanpo prestatutako saltsa edo ongarririk ezingo da erabili.
· Sukaldean aritzeko behar den tresneria ere (kazuelak, burruntzaliak, aiztoak, sardexkak, koilarak…) partaideen ardurapean egongo da.
5.- Epaimahaia eta sari-banaketa
· Epaimahaia izen handiko sukaldariz edota sukaldaritzari lotutako pertsona ospetsuz osatuta egongo da, eta bi sexuen ordezkaritza orekatua bermatuko du, Otsailaren 18ko 4/2005 Berdintasun Legeak dioenaren arabera.
· Epaimahaiari aurkezteko platerak Antolaketa Batzordeak banatuko ditu.
· Puntuazioa ematerakoan baloratuko diren ezaugarriak: zailtasun gastronomikoa, plateraren aurkezpena, zaporea, prestaketa puntua eta originaltasuna.
· Sari banaketa 13:30etan izango da.
Sariak, Zumartianeko kide diren establezimenduetan gastatzeko opari txartelak izango dira.
Irabazleentzat: Txapela eta 150 €
2. saria: 120 €
3. saria: 9


