Olarro Eguneko txosnetan lan egiteko izena emateko epea zabalik
Gaurtik irailaren 2a arte izango dute herriko irabazi asmorik gabeko kirol eta kultur elkartek izena emateko.
Irailaren 17an egingo den Olarro Egunean jarriko diren postuetan lan egiteko izen emateko epea zabalik dago, eta herriko kirol eta kultur elkarteek ostiralera arte (irailak 2) izango dute apuntatzeko aukera. Izena Turismo bulegoan eman beharko da.
Izena ematen duten taldeekin bilera bat egingo da zozketa egiteko, eta iaz parte hartu gabe geratu ziren taldeek izango dute lehentasuna. Bilera deialdia izen emate epea bukatu ostean egingo da, eta egun eta ordua emango dira jakitera. Ezinbestekoa da izena ematen duten taldeetako ordezkariren bat bilera horretara joatea.
Olarru egunean 5 txosna jarriko dira: Taxi geltokiaren parean, Ekin Elektrizitate aurrean (Erribera plaza), Alondegi parean, Amaia Plazan eta Gernika parkean. Gernika parkeko txosnan egun osoan olagarro brotxetak izango dira, baina beste guztietan goizean olagarro zopa izango da, eta arratsaldean brotxetak.
Txosna horietaz gain, Eusebio Gurrutxaga plazan 600 lagunentzako bazkaria ere emango da, eta horretarako ere taldeen laguntza behar da.
Lau kide baino gehiagoko lan-taldeen ordezkaritza orekatua izan behar dute, sexu bakoitzak gutxienez % 40ko parte hartzea izan behar du. Horretaz gain, izena ematen duten taldeek Torre berrin egingo den lehiaketa gastronomikoan parte hartzeko bikote bat osatu behar dute.
Informazio gehiago nahi duenak Turismo bulegoan eska dezake.



