On:giz elkarteak antolatuta, gizonei zuzendutako zenbait saio, erantzukidetasuna lantzeko

2013/10/28

'Aita parekideok, denontzat onura' lemapean, 4 saio antolatu ditu On:giz elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Zumaiako Udalarekin elkarlanean. Saio bakoitzean, gai ezberdin bat landuko da. Lehen saioa, urriaren 31n egingo da 'Aiten zaintzarako trebetasunak II. Gizonak eta zaintza' izenburupean. Bigarren saioa, azaroaren 7an izango da: 'Aiten zaintzarako trebetasunak II. pardelak, jatekoa, umearen bainua, hartzea...'. Azaroaren 14an izango da hurrengoa: 'Erantzukidetasunaren irabazleak umea, aita eta familia'. Eta azken saioa 'Aita izan naiz. Ze lana! Ze goxo! Ze neke! Ze ondo!' izango da, eta data zehazteke dute oraindik. Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara bitartean izango dira Alondegian. Izena emateko edo informazio gehiagorako ezberdinzentroa@gmail.com helbidean edo 945 23 34 62 eta 665 723 365 telefono zenbakietara deituta.