On-line salmentaren inguruko jardunaldia izango da bihar, martxoak 7, Udal Elkarteak antolatuta

2014/03/06

Urola Kosta Saretuz ekimenaren baitan antolatutako hiru jardunaldietatik lehena izango da bihar, martxoak 7, 12:00etatik aurrera Udal Elkartearen egoitzan (Zarautz). Lehen jardunaldi horretan on-line salmentaren esparruan arrakasta eta bide interesgarria egin duten bi enpresek parte hartuko dute

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, UROLA KOSTA SARETUZ izeneko ekimenaren ildotik, 3 jardunaldi egingo ditu eskualdeko enpresetako langileentzat eta eskualdeko ekintzaileentzat.

 

Lehenengo jardunaldia hurrengo ostiralean izango da (martxoaren 7an). Jardunaldi horretan on-line salmentaren esparruan arrakasta eta bide interesgarria egin duten bi enpresek parte hartuko dute, beren esperientziaren berri emateko: Gluup.es eta Deskontu.com

 

Lehenengo jardunaldia

 

Urola Kosta EAE mailan e-commerce (online denda) gehien dituen eskualdea da. Esperientzia hori baliatzeko asmoz, interneten EAE mailan ibilbide esanguratsua egin duten enpresa eta pertsonen jakintza eta esperientziaren berri izango dugu jardunaldi honen bitartez.

 

Azken urteetan izugarria izan da deskontuak eskaintzen dituzten plataformen hazkundea eta euskal enpresa ugari batu dira aukera horretara. Batzuk aurrera egin dute eta beste batzuk bidean geratu dira. Arrakasta lortu duten bi ekimen gipuzkoarrak dira gluup.es eta deskontu.com.

 

Jardunaldian bi enpresa horiek hartuko dute parte eta sarean soilik oinarritzen den enpresa baten lehen urratsak, egunez eguneko jarduna eta bilakaera azalduko dizkigute bi proiektu horien arduradunek.

 

Gonbidatuak: Gluup.es // Deskontu.com

 

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz)

 

Noiz: Martxoak 7, 12:00etan.

 

Dinamizatzailea: Garoa Web Consulting

 

 

Jardunaldian izena emateko:

 

Urola Kostako Udal Elkartea

Prestakuntza eta Enplegu Saila

943890808

 

enpresa@urolakosta.org