Ontziratu zaitez! kanpaina abiatu zenetik 9.614 erosketa egin dira ontziekin, Zumaian

2013/05/23

Azaroaren 12an abiatu zen Urola Kostako Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko udalek eta eskualdeko 23 arrandegik jarritako kanpaina.

 

Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta eskualdeko 23 arrandegik ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina jarri zuten martxan azaroaren erdialdera.  Kanpaina horren helburua da arrandegiko erosketetan ontzi edo tuperra erabiltzea eta paper eta plastikozko poltsen erabilpena murriztea. Kanpaina apirilaren amaieran bukatu da.

 

Ondoren datoz kanpainaren datuak eta balorazioa.

 

Ontzien banaketa

 

Azaroaren 5etik 10era ontzi berrerabilgarriak banatu ziren Udal Elkarteko bost udalerrietan. Guztira 7.105 ontzi banatu ziren:

Aian 185

Getarian 600

Orion 1.410

Zarautzen 2.910

Zumaian 2.000

 

Erosketak ontziekin

 

Azaroaren 12tik aurrera eskualdeko arrandegietan ontzi berrerabilgarriarekin arraina erosi duten herritarrei zozketarako txartelak banatu zaizkie. Guztira, azaroaren 12tik apirilaren 30era, bost herrietan 53.565 erosketa egin dira ontziekin, honela banatuta:

 

Arrandegietan banatutako txartelak (azaroaren 12tik apirilaren 30era)

 

azaroa

abendua

urtarrila

otsaila

martxoa

apirila

GUZTIRA

AIA

117

53

91

72

81

89

503

GETARIA

468

800

945

735

864

963

4.775

ORIO

1712

1555

1526

1459

1546

1503

9.301

ZARAUTZ

4177

5040

4533

5328

4556

5738

29.372

ZUMAIA

1602

1842

1490

1111

1357

2212

9.614

GUZTIRA

8.076

9.290

8.585

8.705

8.404

10.505

53.565

 

Hilabetez hilabeteko datuen bilakaerari begiratuta ikus liteke hilabete guztietan ontziarekin egindako erosketen kopurua antzekoa dela. Horrek adierazten du herritar kopuru esanguratsu batentzat ohitura bihurtu dela arrandegiko erosketak ontziarekin egitea.

 

Ontziekin egindako erosketak

 

Kanpainan zehar (hain zuzen ere otsailean), ontziarekin eta ontzirik gabe (paper eta poltsekin) egindako erosketen proportzioak aztertu ditugu. Otsailean arrandegietako erosketen %51 inguru ontziekin egin zen. Taulan agertzen diren hilez hileko datuen koherentzia ikusita, esan dezakegu, kanpaina honen bidez erosketen erdia inguru ontziekin egitea lortu dela.

 

Aurreztutako papera eta poltsak

 

Kutxa Ekoguneak hainbat udalerritan egin ditu ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko kanpainak. Kanpaina horietan egindako azterketa eta galdetegien bidez, ontziak erabiltzerakoan aurrezten den paper eta poltsa kopuruen estimazioak egiteko datuak lortu ditu. Adibidez, ontziarekin egiten den erosketa bakoitzeko 7 gr paper aurrezten dira eta poltsen erabilpena %75 murrizten da.

 

Estimazio horien arabera, arrandegietan ontziak erabiltzeko kanpainaren bidez, azarotik apirilaren 30era, bost herrietan 375 kilo paper eta 40.174 poltsa gutxiago  erabili dira.

 

Zozketak

 

Arrandegi bakoitzean banatu diren txartelekin zozketak egin dira (arrandegi bakoitzean sari bana) eta zenbaki sarituak arrandegian bertan jakinarazi dira. Sarituek 30 euroko balioa duen bale bat jaso dute arrandegi horretan gastatzeko.

 

Balorazioa

 

Udal Elkartearen eta Kutxa Ekogunearen balorazioa ona da, alde batetik arrandegien parte hartze eta ahaleginarengatik, beste alde batetik, herritarrek kanpainari egin dioten harrera ona izan delako eta, azkenik, azaroaren 12tik apirilaren 30era 53.565 erosketa ontzia erabiliz egin direlako eta ontzien erabilpena errotzen joan delako. Horrek paper eta plastikozko poltsen kontsumoan murrizketa esanguratsua dakar. Helburua da ontziak erabiltzea ohitura bihurtzea.