'Ontziratu zaitez', arrandegietan erabiltzen diren paper eta plastikoak murrizteko

2012/11/05

Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta eskualdeko 23 arrandegik ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina abiatuko dute, arrandegietan erabiltzen diren paper eta plastikozko poltsak murriztu eta ontzi edo tuperrak erabiltzea bultzatzeko. Zumaian, Balenciaga, Batela, Eroski, Josune, Ixkira arrandegiek hartuko dute parte ekimenean.

 

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Kutxa Ekoguneak bultzatutako ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina abian da Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian, bertako udalen eta arrandegien eskutik. Guztira, 13.500 ontzi berrerabilgarri banatuko dira bost udalerri horietan. Orotara eskualdeko 23 arrandegiek hartuko dute parte kanpaina honetan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako arrandegi guzteik).

ONTZI BERRERABILGARRIAK Ontziratu zaitez! LELOPEAN

Arraina erosterakoan sortzen diren hondakinak murrizten lagundu nahi da. Erosketa hauek egiterakoan hondakin kopuru handia sortzen da, produktu hauek paperean biltzeaz gain, plastikozko poltsa bat edo bitan sartzen baitira ondoren.

Kutxa Ekoguneak 2011ko maiatzean ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina Hernanin martxan jarri zuenetik,  egitasmoa Gipuzkoako hainbat herrietara zabaldu da. Ordutik ia urtebete igaro ondoren, herritarrek ontzi hauen erabilera barneratu dute ingurumena kaltetzen duen hondakin kopurua murriztuz. 

Ekimen honen helburua hirukoitza da: Batetik, erosketak erosoagoak izango dira, erosleek behin etxera iritsita, ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dutelako, modu garbi batean gainera. Bestetik, saltokientzako kostu murrizketa handia suposatzen du, ez baitute hainbeste paper eta plastikozko poltsa erabili behar izango. Eta azkenik, hondakin gutxiago ekoiztuko denez, ingurumenarentzat positiboa izateaz gain, ekimen honekin denok ateratzen gara irabazle.

Horretarako, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrei ontziak banatuko zaizkie, doan. Ondoren, arraina tuperra erabiliz erosten duenari zozketa batean parte hartzeko txartel bat emango zaio.

Zumaian, banaketa

Azaroak 6, asteartea, 16:00-19:00, Erribera kalea

Azaroak 8, osteguna, 10:00-13:00, Amaia plaza

Zozketak

Erosketak ontzi edo tuperra erabiliz egiten dituen erabiltzaileari zozketarako txartel bat emango zaio. Arrandegi bakoitzak hilero 30 euroko erosketa-bale bat zozketatuko du.

4. Iraupena

Kanpainak 6 hilabete iraupena izango du