Oporraldien ostean, 'Seme-alaben heziketarako oinarriak' saioekin jarraituko du adingabeen inguruko zerbitzuak

2014/01/10

Abenduan eman zitzaien hasiera adingabeen heziketaren inguruko aholkularitza saioei, eta datorren astean, urtarrilaren 13an jarraituko du zerbitzu honek. Urtarrilaren 13 eta 27an 'Seme-alaben heziketarako oinarriak' saioak izango dira. Brankan 18:00etatik 20:00ak bitartean izango dira saioak eta parte hartzeko interesatuak 943862200 telefonora deitu edo Gizarte Zerbitzuen bulegoan (Branka-Aizkorri 4) galdetu behar dute.