Oraindik irekita da uda denboraldiko jardueretan izena emateko epea
Kiroldegiko udako jardueretan izena emateko epea zabalik da oraindik, eta jarduera ezberdinetako hainbat talde eta ordutan lekua dago eta eman daiteke izena. Horrez gain, herriko kirol taldeek eskaintzen dituzten udako eskaintzan ere eman daiteke izena. Etxeetara banatu zen esku orrian, surf taldeak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko deitu behar den telefono zenbakia okerrekoa zen, beraz, surf taldeko ikastaroetan izena eman nahi dutenek 638 675 558 telefonora deitu behar dute.



