Ordenantza fiskalak onartzeko ezohiko osoko bilkura izango da urriaren 13an

2020/10/08

Udalaren 19. kreditu aldaketa ere aztertuko dute.

Ordenantza fiskalak onartzeko ezohiko osoko bilkura hilaren 13an (asteartea) izango da, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. 19. kreditu aldaketa eta hirigintzako gai bat ere aztertuko dituzte bilkuran.

Udal Gobernuak 2021eko zerga eta tasa guztiak izoztea proposatuko duCovid-19ak sortutako egoera ezegonkorraren aurrean “herritarrak ez estutzeko”.

EZOHIKO OSOKO BILKURA 2020/10/13: Eguneko aztergaiak

Udalbatzarretako aktak