Ostegunetik aurrera ordutegi berezia izango du helduen liburutegiak

2010/09/07

Irailaren 9tik 17a bitartean, 9:30etik 20:00etara jarraian egongo da zabalik.

Iraileko azterketak direla-eta, Zumaiako helduen liburutegiak ordutegi berezia izango du iraileko bi astetan. Horrela, irailaren 9tik 17a arte (biak barne), 9:30etik 20:00etara jarraian egongo da zabalik. Larunbatean ohiko ordutegian zabalduko dute, 9:30etik 13:30era.

Arritokieta egunean itxita

Bihar, irailak 8, Arritokieta Eguna ospatuko da Zumaian eta hori dela eta, Foronda Kultur Etxea itxita egongo da. Udaletxea ere itxita izango da biharko egunez.