Ordutegi berezia izango da liburutegian
Otsailaren 12a bitartean, ordutegi jarraian irekiko dute helduen liburutegia.
Unibertsitateko azterketa garaia dela-eta, Zumaiako helduen liburutegiak ordutegi berezia izango du. Urtarrilaren 11tik otsailaren 12ra bitartean, astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:00etara jarraian irekita egongo da.
Larunbatetan, berriz, ohiko ordutegia izango da, 9:30etik 13:30era.
Zumaiako liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak kontsultatu nahi badituzu, klikatu hemen.



