Ordutegi jarraitua izango du helduen liburutegiak astean zehar

2019/08/30
Herritarren eskaera eta beharrei erantzun asmoz, Alondegia Kultur Etxeko helduen liburutegiak ordutegi berria izango du irailaren 2tik aurrera. Astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:00etara irekita egongo da liburutegia.

Orain artean helduen liburutegiaren ordutegiak eguerdian etenaldia egiten zuen. Hemendik aurrera, ordutegia zabaldu eta astelehenetik ostiralera ordutegi jarraitua izango du liburutegiak: 9:30etik 20:00etara. Larunbatetan 9:30etik 13:30era egongo da irekita, orain artean bezala.

Haurren liburutegiak betiko ordutegia mantenduko du. Astean zehar 16:00etik 20:00etara egongo da irekita. Larunbatetan 9:30etik 13:30era.

ORDUTEGI BERRIA:

 Astelehenetik ostiralera:

  • Helduen liburutegia: 9:30-20:00

  • Haurren liburutegia: 16:00-20:00

 Larunbatetan:

  • Helduen liburutegia: 9:30-13:30

  • Haurren liburutegia: 9:30-13:30