Orientazio Zerbitzua zabalik ekaina bukaera arte
Hasiera batean zerbitzu hori martxoaren 31n amaitzekoa zen, baina Lanbidek epea luzatu egin du.
Urola Kostako Udal Elkarteak (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zentro kolaboratzailea) enplegurako eta autoenplegurako Orientazio Zerbitzua eskaini du joan den irailaz geroztik, Lanbide-ren dirulaguntzari esker. Hasiera batean zerbitzu hori joan den martxoaren 31ra arte eskaini behar zuen, baina Lanbidek epea luzatu du. Beraz, ekainaren 30era bitartean eskualdeko herritarrek Udal Elkarteko Orientazio Zerbitzuko zerbitzu eta ikastaroak jaso eta egin ditzakete. Data horretatik aurrera zerbitzu hori Lanbidek eskainiko du.
Orientazio Zerbitzuak orientazio saio eta zerbitzuak eskaintzen ditu, banan-banan nahiz taldeka. Zerbitzu horien helburua da langabeei lana bilatzen laguntzea, lana dutenei hobetzen laguntzea eta enpresa bat sortzeko asmoa dutenei laguntza eta aholkularitza ematea.
Lana bilatzeko orientazioa
Lan bila dabiltzan pertsonei banan-banan laguntzen diegu. Bere profilaren arabera, lana bilatzeko prozesua eta urratsak antolatzen laguntzen dugu, lana era planifikatuan bilatzeko. Horrez gain, taldeko orientazio ekintzak ere egiten ditugu.
Ikastaroak
Ikastaroen helburua da lana bilatzen laguntzea edo, lana dutenei, lanari eusteko gaitasunak hobetzen laguntzea. Ikastaroak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da. Ikastaro hauek eskaintzen ditugu:
- Lana bilatzeko teknikak teknologia berriak erabiliz
- Curriculuma eta aurkezpen gutunak nola egin (ereduak, argibideak,..)
- Enplegua 2.0
- Lan elkarrizketak
- Alderdi motibazionalak eta enplegurako konpetentziak
Ikastaroa egiten dutenei hainbat material eskainiko zaie: ikastaroan erabilitako materiala pen-drive batean, interneteko helbideen zerrendak, dokumentu ereduak (CV, aurkezpen gutunak...).
Autoenplegurako orientazioa (enpresa bat sortzeko laguntza)
Enpresa bat sortzeko ideia buruan darabilten pertsonei laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu banan-banan, enpresa ideia aztertu eta martxan jartzeko. Zerbitzu horretara dator pertsonak bere enpresa edo negozio ideia aztertu eta enpresa-plana egiteko tresna eta ezagupenak jasoko ditu (banan-banan edo eta taldean).
Enplegu Zentroa
Enplegu Zentroa eremu fisiko bat da, Udal Elkartearen egoitzan dagoena (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Eremu horretan lan bila dabilen pertsonak hainbat tresna aurkituko ditu eskura: ordenagailuak, informazio panelak, lan eta prestakuntza eskaintzak... eta orientatzaile baten laguntza. Hurrengo orrian dituzu Enplegu Zentroari buruzko xehetasunak.
Harremanetan jartzeko
Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz
Telefonoa: 943890808
Ordutegia 7:30-15:00
Enplegurako Orientazioa
orientazioa@urolakosta.org (Olaia Sainz edo Vanessa García)
Autoenplegurako orientazioa
enpresasustapena@urolakosta.org (Maider Ibarbia edo Eli Uzkudun)
Babesleak
Urola Kostako Udal Elkartearen Orientazio Zerbitzuak Lanbideren (Eusko Jaurlaritzaren) dirulaguntza jaso du eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du, 2007-2013 EFG Programa Operatiboaren esparruan.



