Osoko bilkura izango da irailaren 24an
Irailaren 24an, ostegunean, ohiko osoko bilkura izango da; 18:00etan hasiko dute saioa, pleno aretoan.
Alokairurako laguntza berriak, Emakumeen Etxea eraikitzeko kreditu aldaketa, herri hezitzaileen sareetan sartzea edota merkatari eta ostalariek inbertsioak egiteko laguntzak aztertuko dituzte, besteak beste.