Ostalari onenaren saria eta gabonetako erakusleiho politenaren saria banatu ziren
Ostalari onenaren saria Santa Klara agroturismoak jaso zuen; gabonetako eskaparaterik onenaren saria, aldiz, Maria Calderon dendak.
Urtero bezala, Zumaika Udaleko Turismo sailak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu zuen, eta abenduaren 31n jakinarazi zituzten aurtengo irabazeak. Eskaparaterik onenaren lehen saria Maria Calderon dendak irabazi zuen. 300 euroko diru saria eta Zumartianen erosketa karroa jaso zituen. Bigarren saria, berriz, Xirula dendak irabazi zuen. Horrek, 200 eurotako diru saria eta Zumartianeko erosketa karroa jaso zituen.
Merkatari edo ostalari onenari saria ere banatu zuten, eta sari hori, Santa Klara agroturismoak irabazi zuen. 400 euroko diru-saria eta Zumartianen erosketa karro bat jaso zituen.



