Ostegun eta ostiral honetan (12 eta 13) sexu aholkularitza zerbitzua izango da

2013/12/10

Ostegun eta ostiral honetan (abenduak 12 eta 13an) izango da, hilabete honetan, sexu aholkularitza zerbitzuko aurrez aurreko zitak izateko aukera. Identitatea eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, ligatzea, intimitatea, komunikazioa, sexu-grina, zeloak, zailtasun sexualak... gai horiek guztiak eta gehiago lantzeko aukera eskaintzen du Zumaiako Udalaren sexologia zerbitzuak. Abenduaren 12an, osteguna, 11:30etatik 13:00etara bitartean hartuko ditu aurrez aurreko kontsultak. Abenduaren 13an, ostiralean, berriz, 17:30etatik 19:30etara bitartean izango da Beheko Plazako Hogarrean. Erabateko konfidentzialtasuna bermatzen da kontsultetan, eta aurrez aurreko kontsultez gain, telefono eta e-posta bidez ere egin daitezke kontsultak (609 606 777 eta sexologiazerbitzua@zumaiakoudala.net). Aurrez aurrekorako ordua hartzeko, aurrez aipatutako telefono eta e-posta horretara idatz daiteke.