Ostegun honetan amaituko da Portutxiki kantina kudeatzeko proposamenak egiteko epea
Lizitazioak kantina zerbitzuaren kudeaketa eta komun publikoen itxiera barnebiltzen ditu. Proposamenak egiteko epea ekainaren 13an (osteguna) amaituko da, eguerdiko 14:30ean. Prozedura irekiaren bidez kontratatuko da, eta ohiko izapidez.
Zumaiako Santiago hondartzako Portutxiki kantina kudeatzeko zerbitzuaren lizitazio epea aste honetan amaituko da. Interesa dutenek ekainaren 13ko (osteguna) 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak.
Kontratu honekin Santiago hondartzako zerbitzu orokorren kudeaketa betetzeko baldintzak bermatu nahi da. Horien artean:
- Santiago hondartzako kantina zerbitzuaren kudeaketa
- Komun publikoen itxiera
Prozedura irekiaren bidez kontratatuko da, eta ohiko izapidez. Informazio gehiagorako, jo kontratatzaileen profilera.