Ostegunean bukatuko da Areto Futbol Txapelketan parte hartzeko izen emateko epea

2010/12/20

Izena Lubaki kiroldegian eman behar da abenduaren 23ko 18:00ak baino lehen.

Aurtengo Gabon bezperarako ere Areto Futbol Azkarreko Txapelketa antolatu du Zumaiako Udalaren Kirol sailak. Lehiaketa abenduaren 24an goizeko 9:15etatik aurrera jokatuko da, baina izena emateko epea abenduaren 23ko 18:00etan bukatuko da. Izena eman nahi duten taldeek edo informazio gehiago jaso nahi duenak kiroldegira joan behar du, han aurkitu baitaiteke araudia. Izen ematea doan da.

Abenduaren 23an, 19:00etan, kiroldegian bilera egingo da parte hartzaile guztiekin, eta hurrengo eguneko lehiaketaren xehetasunak emango dira.