Ostegunean egingo dute ekaineko ohiko osoko bilkura
18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Ekaineko ohiko osoko bilkuran honako gaiak aztertuko dituzte: Udalaren 2024ko kontu orokorraren aldeko behin betiko irizpidea, Hezkuntza Sailari haurreskolako gela baten lagapena eskatzea, eta LGTBI+ bizitzek balio dute izenburupean aurkeztutako mozioa. Ogasunarekin lotutako beste hainbat gai ere landuko dituzte.