Ostegunean eta ostiralean sexu aholkularitza zerbitzua izango da

2014/05/28

Identitatea eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, ligatzea, intimitatea, komunikazioa, sexu-grina, zeloak, zailtasun sexualak... gai horiek guztiak eta gehiago lantzeko eskaintzen du Zumaiako Udalak sexologia zerbitzua. Ostegunean eta ostiralean izango dira hilabete honetako kontsultak. Ostegunean 11:30etatik 13:00etara bitartean hartuko ditu aurrez aurreko kontsultak. Ostiralean, berriz, 17:30etatik 19:30etara bitartean izango da Beheko Plazako Hogarrean. Erabateko konfidentzialtasuna bermatzen da kontsultetan, eta aurrez aurreko kontsultez gain, telefono eta e-posta bidez ere egin daitezke kontsultak ( 609 606 777 eta sexologiazerbitzua@zumaiakoudala.net).