Ostegunean hasiko da Jabetze Eskolako ikastaroa

2015/05/04

‘Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan: autoestimua eta ahalduntzea’ izango da ikastaroa, eta asteazkena izango da izen emateko azken eguna.

Zumaiako Udalaren Berdintasun sailak antolatuta, aurtengo hirugarren ikastaroa izango da maiatzekoa. Ikastaroa autoestimu eta ahalduntzearen ingurukoa izango da. 

 

Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan: autoestimua eta ahalduntzea

 

Egingo diren saioak emakumeen autoestimua eta ahalduntzea lantzeko izango dira: feminismoak jendarte eraldaketari egindako ekarpen eta proposamenak ezagutzeko, emakumeen arteko elkartasunaren garrantziaz jabetzeko, emakumeok, geure buruaren jabe garela ohartzeko…

 

Erabiliko den metodologia dinamikoa izango da. Gorputzetik abiatuta, gorputzean islatzen denari erreparatuko zaio. Batetik, gorputzaren lanketarako zenbait dinamika planteatuko dira, eta bestaldetik, hausnarketarako baliagarriak izango diren ariketak.

 

Saioaren inguruko zehaztapenak

 

Irakaslea: Emagin elkartea

Egunak: maiatzak 7, 14, 21 eta 28

Ordutegia: 18:00-21:00

Hizkuntza: euskaraz

Non: Alondegiko moila gelan

Matrikula: 10 euro

 

Izena emateko epea: maiatzaren 6ra arte izango da