Ostegunean hasiko da Udako Zinema ekimena
Botako duten lehen filma 'Malditos bastardos' izango da. Osteguna, hilak 12, 22:30ean izango da Aita Mari zine aretoan.
Ostegunean emango zaio hasiera aurtengo Udako Zinemari. Bihar, hilak 12, Malditos Bastardos botako dute, 22:30etatik aurrera Aita Mari Zinema aretoan. Ondorengo bi asteetako astearte eta ostegunetan botako dituzte beste lau film. Hona hemen egitaraua:
Abuztuak 12: Malditos bastardos
Abuztuak 17: An education
Abuztuak 19: Green zone
Abuztuak 24: Up in the air
abuztuak 26: La celda 211



